- Goian bego -
Erreferente eta zaintzaile
ezezik bidaide ona
zure hitz goxo eta laztanak
ziren gure zoriona
zure magala izan da gure
jakintza kabi sakona
behar zintugun aldiro gure
aldamenean egona
baserritar ta aurrerakoia,
bihotz handiko pertsona
eman diguzun guztiagatik
eskerrik asko amona.
Ane, Maialen eta Julen.