(Felix Echarrenen alarguna)
Leitzan jaio eta Urtiñon
bizi zen gure Manoli
batzan eta lore artean
itezan bera ibili.
Esku zabala eta alaia
bihotz onekoa ere
bere familia izatea
da guztiontzat ohore.
Sukaldatu eta josi
dena itezun primeran
emazte, ama eta amona
eredugarri denetan.
Zauden lekuan zaudela
izan zaitez zoriontsu
gu denon bihotz barruan
beti egongo zara zu.
Zure biloba Julenen, Iñakiren, Maitaneren eta Haritzen partez.
BERASTEGIN, 2025eko maiatzaren 18an