icono Joseba Eraso Ulacia

- Goian bego -

foto

Masailan behera malkoak
Dijoazkigu errenkan,
Behiak ere ixildu dira
Loilako zelai berdetan,
Gaur amorrairik ez dabil
Arritzagako errekan,
Ahuntzak dunba hots tristea
napar mailo garaietan,
Etizegin haize hotza
Mendiko tontor gainetan,
Txorien eran hegan zoaz
Mendizerrako haitzetan,
Hutsune haundi bat utziz
Ondokoen bihotzetan
Noiznahi elkartuko gara
Aralarko larreetan.

Elizeiko zure lagunak, Xabi, Ixiar eta Josu

AMEZKETAN, 2022ko urtarrilaren 13an