LEHENENGO URTEBETETZEA
(Juan Joxe Eizmendi "Erkizi kamiñerua"-ren alarguna)
- Goian bego -
2020ko abenduaren 30ean, 87 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.
Erkiziko sukaldean, hamar mila oroitzapen
karta-jokoan tranpatan, ostiraletan meindatzen
Ama ta Amama eskuzabal, Birramama onena ziñen
beti jarraituko dezu, gure erreferente izaten
zuk erakutsi zenigun, elkar lagundu ta maitatzen
urte bat pasa den arren, hutsunea ez da betetzen
segiko degu zure irria, oroimenean gordetzen
inoiz ahazten ez dena, iñoiz ez delako hiltzen
Zure familia
Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR OSTEGUNA Errege Eguna, HAMARRETAN, Errezilgo MARTIN DEUNAREN parroki elizan egingo den urtebetetzeko mezara. Aldez aurretik mila esker.
ERREZILEN, 2022ko urtarrilean 5ean.