Fallecimientos


icono Jose Mari Arregi Ucin

- Goian bego -

foto

Azpeitian hil zen, 2021eko abenduaren 24an, 74 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere emaztea: Salome Larrañaga; seme-alabak: Nerea eta Angel, Olatz eta Jagoba; bilobak: Unai, Ur, Ane, Pau; anai-arrebak: Mª Jesus eta Andoni Albizuri (†); ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, HILAK 26, goizeko hamabi eta erditan, AZPEITIKO SAN SEBASTIAN DE SOREASUKO parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

AZPEITIA, 2021eko abenduak 26

OHARRA: Hilbeila Azpeitiko belatokian izango da GAUR, IGANDEA, 10:00etatik hileta arte.