Diario Vasco

SANTIAGO AIZPURU LIZARRAGA

XANTI

foto

Irribarre bat bete ahoan
esnatzen zinen goizero
mingaina dantzan jarri orduko
oinak hasten ziren gero
zure ondoan aspertzerikan
ezin zun inork espero
garagardo bat eskutan hartuz
gozatzen zenun unero
Xatur ondoan edukitzeak
horrek jartzen zintun ero
eskuzabal eta bero
guretzako kaballero
jolasti, alai, ausarta eta
azkenerarte gerrero
munduko aitatxorik onena
inork galdetu ezkero

DONOSTIA, 2021eko otsailak 28a