(Jose Luis Gabilondoren alarguna)
- Goian bego -
Tia Mixa,
izenez ere berezia izan zara guretzat,
denon bihotzean jakin izan duzu
leku berezi bat topatzen.
Josi ta josi,
gure tarratada bakoitza konpontzeko prest,
puntadaz puntada batu duzu familia guztia,
askatzen ez den azken korapiloa
emanda joan zara.
Zure irria eta zurekin bizitako guztia
ez dugu inoiz ahaztuko.
Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.
Maite zaituzten zure ilobak.
AZPEITIAN, 2020ko abenduaren 12an