• Diariovasco.com. Web oficial de la Vuelta ciclista al País Vasco
  • 48 Vuelta al País Vasco. 48 Euskal Herriko itzulia
  • UCI ProTour
  • Web oficial de la Vuelta al País Vasco 2007


Heldu da ordua

Iritzia | JOSEBA LEZETA

Bukatu dira ipuinak. Norbaitek indarrik baldin badu, atera dezala. Agortu dira egunak. Contadorri min eman nahi dionak alferrik du begira geratzea. Erasoa jo beharrean da. Txirrindulariek eurek diotenez, tropeleko gizonik indar-tsuena da madrildarra.

rlojupekoaren zain geratuz gero, kontuan hartuta Gaztela-Leóngo Itzulian berak alde handiarekin irabazi zuela, gaur mugitu ezean garaipenak ihes egingo die besteei.

Horregatik, gaur dute aukera atzekoek. Aiako aldapan indar-tsuenek joko dute aurrera eta euren arteko lehia zuzena izango da. Contador ahalik eta bakartien uztea komeni zaie, Aiatik Oriorako kilometroetan estutzeko. Baliteke, ordea, liderrak berak ihes egitea, Deskargan astelehenean egin zuen bezala. Baina ezin, bada, horren beldur izan.

Saunier Duvalek azken bi Euskal Herriko Itzuliak irabazi ditu. Aurten ezkutuago ibili dira karrerista horiak, beste hori baten itzalean, baina euren ordua heldu da.

Halere, argi. Duela bi urte horrela jardun genuen, bazirudien Alberto Contador eta Samuel Sánchez erraz nagusituko zirela Zallako erlojupekoan eta, gero, ezustekoa eman zuten beste batzuek. Inork ez zuen Gómez Marchantez hitzik ere esan eta sekulako jipoia eman zien besteei. Bigarren, Alejandro Valverde. Bai Contador, bai Samuel Sánchez, podiumetik kanpo.

Ordukoa baino Contador helduagoa da oraingoa. Ikasi egin du eta sendoago azaldu da. Gainera, erlojupekoaren ibilbideak mesede egiten dio. Hasierako aldapan bere pedal kolpearekin nagusitu behar luke.




Más información

Punto radio
El primer resumen de la jornada.

Teledonosti
Resumen con las mejores imágenes de la etapa, entrevistas con los protagonistas y diseño de la jornada del día siguiente.