
Sagardo zein babarrun lehiaketetan izen emateko azken eguna bihar izango da.
Usurbilek sagardoa eta babarruna gurtuko ditu datorren igandean. Gabonen atarian, Noaua! Kultur Elkarteak Udalaren laguntzaz antolatuta Santo Tomas azoka ospatuko da herriko pilotalekuan, eta herrian hain preziatuak diren bertako bi produktu hauen lehiaketa egingo da aurreko urteetan bezala.
Sagardo zein babarrun lehiaketetan izen emateko azken eguna abenduaren 11 izango da. Izen ematearekin batera, lehiaketan parte hartuko duten babarrun eta sagardoak eraman beharko dira Noaua!-ko egoitzara.
Sagardo lehiaketari dagokionez, sagardoa etxean egiten duena aurkezten daiteke, herritarrek proba dezaten eta, gainera, lehiaketan parte har dezake. Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu eta botila bakoitzeko 1.5 euro ordainduko da. Sagardotegiak ez dira sartuko lehiaketa honetan.
Babarrun lehiaketan, berriz, partehartzaile bakoitzak kg 1 babarrun aurkeztu beharko du. Trukean, 12 euro ordainduko dira. Lehiaketan, ezaugarri hauek hartuko dira kontuan: Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak? Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa. Berdintasuna: tamainaz, kolorez? elkarren berdinak izatea. Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore estali edo aldatua izan bada lehiaketatik kanpo utziko da. Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea). Iazko edizioko partehartzaileak ugari izan ziren. 20 sagardo ekoizle desberdinen sagardoa edateko aukera izan zen forntoiko postuetan eta Babarrun lehiaketari dagokionez, 34 izan ziren aurkeztu ziren babarrun-ekoizleak. Irabazleei dagokionez, Jakoba Errekondok egindako sagardoak eskuratu zuen lehen postua eta Juan Karlos Balerdi izan zen irabazlea.