Ocio
Estás en Portada - STO. TOMÁS

Santo Tomás - Azpeitia

Santo Tomás en Azpeitia

Txistorra, taloa... eta guztira

Eli Aizpuru 22/12/08

Nahikoa txorizo, frijitu nahiz egosia, nahikoa talo edo aukeran, ogi tarteko. Santo Tomasek urtero ekarri ohi ditu Azpeitira.

Datos de interés
Herriko enparantzan

Aurtengoan gainera, eguzkia besapean hartuta etorri zen. Jan edana are eta goxoago egin zuen eguzkia. Lagundu zuen bai eta herritar ugari atera arazi zituen herriko enparantzara, egun berezia izateaz gain, ederra eta oskarbia atera zelako atzokoa.

Goizeko hamaiketarako, jende ugari zebilen Herriko Enparantzan eta piskanaka, eguerdirako, pausorik emateko lekurik gabe zegoen plaza. Santo Tomas feriak badu bere xarma, hori uka ezina da baina jaiari are eta dotoretasun handiagoa ematen diete ohiko baserritar jantziek. Aurtengoan ere, ugari izan dira baserritarrez jan-tzi eta festara atera zirenak eta ez gazteak bakarrik, familia osoak ere ikusi ahal izan dira euskal jantzia soinean.

Enparantza nagusian bildu ohi da jendea baina badira goizean zehar herritar ugari erakarri ohi duten ekitaldiak. Jende ugari bildu zuen, urtero legez, ospatu ohi diren mutikoen arteko pilota txapelketako finalak. Makina bat txalo entzun ziren Frontoi Txikin, bost finaletako bitan 17na berdindu zutenean batik bat. Ez zen ez emoziorik falta izan! Amaieran, pilotariak, Ilunpe klubeko arduradunak eta Udaleko ordezkariek, argazkia atera zuten, ospakizunetara abiatu baino lehen.

Antzerki Topaketetako ikuslegoaren saria ere banatu zen, Kukai Tanttaka taldeko kideentzat izen ziren 600 euroak. Eta gorenean, Aimar Irigoien harrijasotzailea, marka berria egin ostean Euskadiko txapeldun berriro ere eta Udalak ezarritako 2000 euroko sari berezia poltsikorako. Loteria errezildarrarentzat. Ea gaurkoan azpeitiarrei ere zerbait erortzen zaien Gabonetako loterian!


Envíanos tus fotos

¡Comprate tus fotos de Santo Tomás! Súbelas, haz click y... ¡ahí están!

¡Sube tu foto!

Febrero 2012 «  »
Lu Ma Mi Ju Vi Sa Do
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Tipo de evento
Período
Población