Ocio
Estás en Portada - MECA

Berri Txarrak - Eskoriatza

Berri Txarrak Eskoriatzan

Berri Txarrak taldeak Payola diskoa aurkeztuko du kontzertuan Eskoriatzan

J. M. | 25/08/2009

Berri Txarrak taldeak 'Payola' disko berri aurkeztuko dute irailak 19an Eskoriatzan. Berri Txarrak taldearen kontzertua Eskoriatzako polikiroldegian izango da.

Berri Txarrak taldeak Payola diskoa aurkeztuko du kontzertuan Eskoriatzan

Payola izeneko diska berriarekin Euskal Herriko lehen kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak. Disko berriaren aurkezpena irailak 19an, larunbata, gaueko 22:00etan Eskoriatzako polikiroldegian izango da. Diskoa irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik. Steve Albinik Nirvana, Pj Harley edo Pixie taldeen rock produktorea izan ondoren, ' Payola' ekoiztu du, eta Rise Againsteko Tim McIllarth-ek ere parte hartu du.

Deabruak Teilatuetan eta Sinbiosis taldeak kontzertu bat eskainiko dute Berri Txarrak taldearen aurkezpenaren aurretik. Berri Txarrak rock taldea 1994an sortu zen. Gaur egun, Gorka Urbizuk (ahotsa eta kitarra), Aitor Goikoetxeak (bateria) eta Mikel Lopezek (baxua) osatzen dute taldea. Lekunberri (Nafarroa) aldekoak musikari hauek orain arte bost disko argitaratu dituzte, guztiak euskara hutsean eta GOR disketxearen eskutik. 'Lotsarik gabe', '500 urte ta gero' edo 'Ardifiziala' bezalako kantuei esker indar izugarria hartu zuen taldeak. 'Ikasten' diskoarekin jauzi kualitatibo izugarria lortu zuten, eta lan honek ezusteko nabarmena suposatu zuen.

Berri Txarrak, Chicagotik Eskoriatzara

'Eskuak/Ukabilak', 'Libre' eta 'Jaio'. 'Musika'. Hil' lanak argitaratu ondoren, Berri Txarrak gaur egun oso ezagunak dira munduan zehar. Berri Txarrak taldeak hainbat bilduma lanetan ere partu hartu izan du, besteak beste: 'Nafarroa', 'Hitza Dantzan', 'Navarra tierra de rock/Rock lurraldea', 'Tributo a Judas Priest'... 'Zertarako Amestu' dokumentalak izugarriko arrakasta izan zuen. Orain arte rock taldeak ustekabeko lekuetan mundu osoko publikoarentzat kontzertuak eskaini ditu: Chicago, Tokyo, Bartzelona, Asturias, Madril, Frantzia, Nagoya, Taiwan, Hamburg... Chicagotik Eskoriatzara etorriko dira oraingoan.

Sarrerak 16-19 euro bitarteko prezioan eskuragarri izango dira herri desberdinetan: Eskoriatza (Inkernu, Igehik inprimategia), Aretxabaleta (Txiki bar), Arrasate (Lazkano), Bergara (Pol-pol), Oñati (Aker), Elorrio (Portalekua), Gasteiz (Hala bedi) eta Elgoibar (Iratxo taberna).


Diciembre 2014 «  »
Lu Ma Mi Ju Vi Sa Do
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Tipo de evento
Período
Población